Abuztuan, ia 100 langabe gehiago Debagoienean

Txomin Madina Milikua 2010ko ira. 2a, 15:28
Azken lau hilabeteetako joera hautsi eta langabeziak gora egin zuen ibarrean azken hilabetean. 93 langabe gehiago zeuden ibarrean, eta zenbakitan, Oñati da igoera handiena jasan duen herria.

Eskoriatzan eta Leintz-Gatzagan izan ezik, gainerako herri guztietan egin du gora langabe kopuruak: Eskoriatzan jaitsi egin da, eta Leintz-Gatzagan mantendu. Iazko abutuzko datuekin alderatuta baina, egoerak hobera egin du, aurten 426 langabe gutxiago zeuden-eta.

Oñati izan da igoera handiena izan duen herria, 34 langabe gehiagorekin. esan behar da baina, era berean, langabezia tasa txikiena ere bertan dagoela, %7,29 hain zuzen ere. Antzuolak du langabezia tasa handiena, %10,88. Debagoienean %9,58an geratu da tasa.

Baina Hego Euskal Herrian ere gora egin du langabeziak abuztuan; hilabete amaieran, 3.386 langabe gehiago zeuden.  Iazko abuztuko datuekin alderatuz, 12.450 gehiago da hori.


Abuztuko langabe kopurua
Langabezia-tasa
Antzuola 99 (+15)
%10,88
Aretxabaleta 290 (+3)
%8,90
Arrasate 1.225 (+33)
%10,59
Bergara 705 (+2)
%9,83
Elgeta 43 (+7)
%8,74
Eskoriatza 203 (-1)
%9,76
Leintz-Gatzaga 11 (=)
%8,27
Oñati 394 (+34)
%7,29
DEBAGOIENA 2970 (+93)
%9,58

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak