Ibarreko ia herri guztietan egin du gora langabeziak, batez ere Bergaran eta Oñatin. Bi herritan bakarrik egin du behera: Eskoriatzan lau pertsona gutxiago zeuden lanik barik, Leintz-Gatzagan bakarra.
Hilabete bakarrean, %1,92 egin du gora Debagoienean langabeziak, eta denera, 3396 pertsona zeuden lanik barik abuztua bukatzean. Horrek, %10,96an kokatu du langabezia tasa, iazko abuztuan baino lau puntu eta erdi baino gehiago.
| Langabe kopurua |
Langabezia tasa | |
|---|---|---|
| Antzuola |
91 (+9) |
%10 |
| Aretxabaleta |
364 (+6) |
%11,28 |
| Arrasate |
1.438 (+4) |
%12,43 |
| Bergara | 746 (+26) |
%10,40 |
| Elgeta | 46 (+1) |
%9,35 |
| Eskoriatza | 263 (-4) |
%12,65 |
| Leintz-Gatzaga | 11 (-1) |
%8,27 |
| Oñati |
437 (+23) |
%8,09 |
| DEBAGOIENA | 3.396 (+64) |
%10,96 |
Igoera, orokorra izan da Hego Euskal Herri osoan; Nafarroan izan ezik, gainerako hiru probintzietan gora egin du langabeziak eta denera, 157.709 langabetu baino gehiago zeuden.