Absolbitu egin dituzte 'Egunkaria auziko' bost auzipetuak

Usoa Agirre 2010ko api. 12a, 14:35

Atal politikoan auzipetuta zeuden Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga absolbitu egin ditu Auzitegi Nazionalak, frogarik ez dagoela argudiatuta.

Miguel Angel Carballo fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu zuten epaiketan, haien aurkako frogarik ez dagoela iritzita.

Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, Torrealdai, Uria, Auzmendi eta Otamendi 14na urtez espetxeratzeko eskatua zuten eta, horrez gain, bakoitzari 15 urteko inhabilitazioa ezartzeko. Oleagarentzat 12 urteko kartzela zigorra eta 14 urteko inhabilitazioa eskatua zuten.

2003ko otsailaren 20an itxi zuen Egunkaria Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, kazetak eta ETAk lotura zutelakoan. Hamar lagun atxilotu zituzten eta haietako askok torturak jaso izana salatu zuten.

Informazio gehiago:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak