Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioarekin bat egiteko deia egin du ibarreko Bilgune Feministak

Jon Berezibar 2008ko ots. 13a, 16:27
Zapatuan Iruñean 17:30ean abortatzeko eskubidearen alde egingo duten manifestaziora deia zabaldu gura du Debagoieneko Bilgune Feministatik. Nafarroako osasungintza publikoan guztiz galarazita dago abortatzea (hiru salbuespuen egoeretan barne: bortxaketa kasuetan, amaren osasuna arriskuan egotea eta umekiak malformazioa badu), gainontzeko Hego Euskal Herriko lurraldeetan ez bezala eta horregatik egingo da manifestazioa Iruñean.

 

Manifestazioa 17:30ean aterako da Iruñeko autobus geltokitik. Honako hau da deialadia:

 

ABORTATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE KALERA!!

EMAKUMEONA DA ERABAKIA 

Berriz ere kalera irten eta espazio publikoa berreskuratu beharra dugu. Aspalditik datorkigun eskubidea da abortuarena eta beronen defentsa gure taldeen oinarrian dago: abortua libre eta doanekoa izan dadila aldarrikatzen dugu. 

Abagune honetan, 2.000 emakume baino gehiago pasa dira kliniketatik eta asko eta asko, euren bizitza pribatuaren gaineko erabakiak hartzeagatik eraso polizial eta errepresiboa pairatzen ari dira, hala nola, azken aldian gertatutako abortuaren kriminalizatzea kasu. Ez dugu ahaztu behar emakumeon eskubiderik oinarrizkoena, hau da, norbanakoaren gorputza kontrolatzearen hain zuzen ere, praktikan jartzeko pasa direla kliniketatik. 

1985ean onartutako Legearen aplikazio zehatzaren mantentzea eta gobernutik hitzemandako legedia moldaketa atzeratzeko egiten ari diren maniobrak SALATU NAHI DITUGU. Oraindik orain abortua delitu bezala kontsideratzen da eta hori irauli beharra daukagu. Baina ez hori bakarrik. Zentro publikoetan gero eta zailagoa gertatzen da hiru balizko kasuetan ere, garantia guztiekin eta doainik abortatzea.  

Emakumeon eskubide sexual eta erreproduktiboak ezabatuak eta zapalduak izan dira, eskukada bat boto eta soldata altuz hornitutako besaulki batzuetan erabakitakoagatik. Eliza katolikoak, era erasokor eta inkisitorialean, berriz ere eskenatoki elektorala estutzen du gure bizietan muturrak sartuaz, askatasunen deuseztapenerako argumentuak erabiliaz. 

Ez da emakumeon eskubideak beteak izango direla ziurtatzen. Aitzitik, HNEak ez dira zentro publikoetan praktikatzen; ez da doan; oztopo mediko eta juridikoen lasterketa bat da; eta, azkenean, guardia zibilaren eskutik emakume eta profesionalak atxilotuaz amaitzen den tranpa maltzur bat izaten jarraitzen du. 

Basauriko epaiketa ospetsua dugu gogoan Euskal Herrian, non jendarte osoa mobilizatu eta abortuaren zatitako despenalizazioarekin amaitu zen. Diktadura frankistaren hondarrak zirela pentsatu nahi genuen. Bere ondorengoek emakumeon eskubideen aurka egiten duen jendarte kontseraboreena bere egin dutela egiaztatu da orain. 

Oraindik orain, lege berriarekin ikusi dugu nola abortu gehienak klinika pribatuetan egiten diren. Zentro publikoetako analisi eta informe medikuen bide luze eta zailak emakumeak asistentzia azkar eta egokiagoaren bila zuzentzen ditu. Zentroetako profesionalen gain, berriz, botere judizial eta polizialaren mehatxu konstantea eta legea hausten ari diren etengabeko ustea dago. 

Nafarroan are okerragoa da egoera. UPNren gobernua, PSN-PSOEren laguntzaz, legearen aplikazioa oztopatzen ari da eta egungo estatuko legislazioa ez du betetzen.  

  

    HEMEN EZIN DA ABORTATU.

    HEMEN, OSASUNGINTZA PUBLIKOA KLASE MEDIKO ATZERAKOIENAREN PLAZA PROPIOA DA.

    HEMEN EZ DIRA EMAKUMEON ESKUBIDEAK ERRESPETATZEN.

    HEMEN GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DIRA.

    EUSKAL HERRIAN EMAKUMEOK EZIN DUGU GURE GORPUTZARI BURUZKO        ERABAKIRIK HARTU, ABORTUA EZ DA EZ LIBREA EZ DOAN. 

Ez gara isilduko. Ez gaituzte isilduko. Kalera batera eta aldarrikatzaile irten gara UPNren gobernuaren praktika legeausleak salatzeko. Gogoz kontrako haurdunaldiak gutxituko dituen sexu hezkuntza eta orientazio programen falta salatzeko. Familia harreman eredu heterosexualaren inposaketa salatzeko. Botere judiziala eta etxe zein klinika pribatuetara sartuz erabiltzaileen historia eta biziak bahitzen dituen polizia salatzeko. Ez garela promesa elektoralen bidez engainatzen utziko abisatzeko: Abortua libre eta doan orain!!!! Gu erditzen gara, guk erabakitzen dugu.  

abortatoaren aldeko iruñeako batzordea, alsatsuko feministak, amalatz, arabako emakumeen asanblada, argitan, basauriko emakume taldea, bizkaiko emakumeen asanblada, emakume internazionalistak, ermuko asanblada,euskal herriko bilgune feminista, herne, lanbroa, medeak, ondarruko emakume taldea, plazandreok, 7menos20.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak