Abian da Goienako VI. Udako Argazki Lehiaketa

Goienako Udako Argazkien Lehiaketa abian da. Seigarren edizioa da aurtengoa eta lanak bidaltzeko epea zabalik dago. Erretratuak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke eta bi modutan bidaltzeko aukera dago: paperean Goienako egoitzaren batetara eramanda edo digitalean, argazkiak@goiena.com helbidera bidalita, hain zuzen. Hori bai, irailaren 17ra arte dago epea zabalik, eta parte hartzeko oinarriak goiena.net/blogak/argazkiak helbidean daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak