Abian da aurtengo Oporrak Bakean kanpaina

Txomin Madina Milikua 2009ko mar. 10a, 15:27
Asmoa da, urtero bezala, uztailan eta abuztuan Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren 8 eta 12 urte bitarteko neska mutikoak gurera ekartzea, aste batzuetan behitzat kanpamentuetako bizimodu gogorra alde batera utzi, eta beste edozein haurrek bezala, udako oporretaz gozatzeko.

Arrasateko Nubi eta Aretxabaletako Iesbaa elkarteak hasi dira dagoeneko 2009ko Oporrak bakean programaren lehen  urratsak ematen, eta iaz bezala, programak bi atal izango ditu.

Batetik, betiko oporrak bakean egongo da. Kasu honetan haur sahararrak Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko familietan egongo dira udako bi hilabeteetan. Jantzi, jaten eman, familiako ekintzetan parte hartu, medikura joan… Etxeko beste kide bat balitz moduan egongo dira haur hauek familietan.

Udalekuak Lasturren

Bigarren modalitatea bestalde, Oporrak Bakean berria da,iaz martxan jarri zena. Era honetara, 15 haur etortzen dira Lasturreko aterpetxera uztaila eta abuztua bertan pasatzera, elkarteak antolatutako ekimenak burutuz.

Modalitate honetan parte hartzen dute haurrek badituzte hainbat ezaugarri. Batetik, haur hauendako lehenengo aldia izango da saharar errefuxiatuen kanpamentuetatik irtengo direna, eta bestetik, euren jatorriak ere badu berezitasunik.  Izan ere, euren senideak Gerra eta Biktimen Zentroan daude; mina antipertsonalen edo gerra garaiko balen ondorioz, paralitiko, hemiplejiko edo itsu geratutako senideak dituzte udalekuetara etorriko diren haurrek. Iaz Oporrak Bakean berrian parte hartu zuten haurrek, aurten familiatan egotea da asmoa.

Laguntzarako deialdia

Nubi eta Iesbaa deialdi bikoitza egiten dute: batetik, udan familiatan haurrak hartzea, eta bestetik, Lasturreko udalekuak aurrera eraman ahal izateko, bidaia, bisatua, janaria edota egonaldia ordaintzeko dirulaguntzak ematea. Informazio gehiagorako, Nubi eta Iesbaa elkarteen telefonora dei daiteke, edo bestela, euren helbide elektronikora idatzi.

- Nubi Elkartea   685 72 48 17  sahara_arrasate@hotmail.com
- Iesbaa Elkartea 626 63 91 64  iesbaa_aretxabaleta@hotmail.com

Dirulaguntzak emateko kontu-korronteak:

- Euskadiko Kutxa    3035 / 0002 / 16 / 0020047050
- La Caixa    2100 / 6838 / 48 / 0200002671
- Gipuzkoako Kutxa     2101 / 0055 / 67 / 0126379429

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak