2014ra arte ez gara krisitik aterako, Mondragon Taldeko presidentearen ustez

Goiatz Arana Begiristain 2009ko uzt. 1a, 14:43
Behin zulotik aterata, ez gara lehengo egoerara bueltatuko berriz, eta %20 pobreagoak izango gara. Hala adierazi du Errioxako konferentzia baten. Bestalde, Mondragon Taldeak 2008ko datuen txotena kaleratu du. Hementxe kontsulta dezakezue.

Bere aurreikuspenen arabera, 2012ra arte, Espainian, batez beste, 150 mila etxebizitza eraikiko dira –toki batzutan, batere ez–; etxetresna elektrikoen salmenta erdira jaitsiko da aurten; eta, Europan, 15 milioi auto salduko dira, 25 milioi ekoizten diren bitartean. Txina, India eta Brasil, hori bai, krisitik lehenago aterako direlakoan dago.

"Fikziozko egoera"

Azken 15 urteetan gertatu dena laburbildu du esanez, edonori ematen zitzaiola dirua eta horrek eragin duela sortzen genuena baino gehiago gastatzea eta eskaintza nabarmen haztea. Bere esanetan, aberastasun hori ez zen benetakoa eta, horregatik, krisia gaindituta ere, ez gara egoera horretara bueltatuko; %20 behartsuagoak izango gara eta, beraz, enpresariek euren merkatua orain artekoaren %80ra bideratu beharko dute.

Mondragon Taldeari buruz adierazi du Fagorreko ekoizpenaren zati bat Poloniara eraman dutela eta, agian, ez dela bueltatuko.

Ez du uste lan erregulazio berri bat beharrezkoa denik, egungo markoarekin ere bilatu daitezkeelako soluzioak, bere esanetan. Eta gaineratu du laguntza publikoak enpresak lehiakorrak izan daitezen behar direla eta ez direla kontsumora bideratu behar.

"Krisia ailegatu ez zaionari, iritsiko zaio"

Errioxako Marketing Klubak antolatutako konferentzia baten egin ditu adierazpenok Jose Mari Aldekoak, agintari politiko eta ehun bat enpresari errioxarren aurrean. "Krisia ailegatu ez zaionari, iritsiko zaio. Horregatik, irautea,  irabaztea da", esan du. Jose Mari Aldekoaren ustez, ona da egoeraren larritasuna onartzea.

El Diario Vascotik jaso dugu informazio hau.

Mondragon Taldearen 2008ko datuen txostena

Mondragon Taldearen 2008ko datuen txostena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak