2011 urtean jarriko da martxan Basque Culinary Center zentroa

Usoa Agirre 2009ko mar. 24a, 10:55
Mondragon Unibertsitateak eta euskal sukaldariek Basque Culinary Center Fundazioa sortu dute. Donostian kokatuko da zentroa eta 2011. urtean jarriko da martxan. Zientzia Gastronomikoen Fakultatea eta Zientzia Gastronomikoen Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa bilduko ditu. Fundazioa eratuta, proiektua abian jartzeko lehen urratsa eman zuten atzo, Donostian. Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz eta Eneko Atxa sukaldariek eta Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabalak osatzen dute Fundazioaren patronatua.

Helburuak

  • Euskal sukaldaritzak nazioartean goi mailako gune izateari eutsi diezaiola;
  • Ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzea goi sukaldaritzako profesionalen eta enpresa sektoreen artean
  • Goi sukaldaritzaren arloan Euskadi nazioartean sustatzea

Ikasketa maila ezberdinak

Zientzia Gastronomikoen Fakultateak Sukaldaritza Arteetako unibertsitate-gradua eskainiko du, eta horrekin batera graduondoko beste lau titulu, sukaldaritzako profesionalei eta beste sektore batzuetakoei zuzendutakoak; etengabeko prestakuntza; eta sukaldaritza zaleentzako eskaintza ere izango du.

I+G+b zentroa

I+G+b zentroak 6 ikerketa-ildo jorratuko ditu:

  • heziketa eta elikadura-ohiturak
  • elikadura mailako gizarte-ardura
  • elikadura-joerak
  • berrikuntza sektoreko enpresen kudeaketa
  • gastronomiarekin lotura duten teknologien garapena
  • elikagaiak prestatu, aurkeztu eta kontserbatzearen ingurukoa  

Enpresa foroa

Basque Culinary Center izango denaren inguruan enpresa-foroa sortuko da, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak sustatuko duena, elikaduraren eta sukaldaritzaren sektorean berrikuntza bultzatzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak