Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beharbada zuetako batzuk ikusiko zenuten iruditako emakumea errepide bazterrean korrika; eta, ikusi ez duzuenok, bihar izango duzue beste aukera bat. Alexandra Panayotou da, atleta, distantzia luzeko lasterketetan espezialista. 2010ean Bartzelonan jokatuko dituzten Europako Atletismo Txapelketa promozionatzen dabil. Horretarako, estatuan zehar 2010 kilometro egingo ditu korrika. Ekainaren 6an hasi zen, eta uztailaren 6an amaituko du. Gaur sartu da gurera, Gatzagatik, eta Bergarako Labegaraietan pasako du gaua. Bihar, goizeko 6:30ean Zumarragarako bidea hartuko du.