2006an mundu mailan ekonomiak izan zuen hazkundeak era positiboan eragin zion MCCri, eta horrek, arlo guztietan hobekuntzak ekarri zizkion. Industria eta banaketa taldeen salmentak 13.390 milioi eurokoak izan dira, %13 hazkuntza izan dutelarik. Emaitza bateratuak aldiz, 677 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtearekin alderatuz, %24 gehiago.
Enpleguak gora
Korporazio osoaren inbertsio globalak, %43,5 hazkundea izan zuen, 1.240 milioi euro pasatxora helduz, eta MCCrentzat marka berri bat ezarriz. Enpleguak sortzea ekarri zuen horrek, orotara 83.601 langile izatera iritsiz, 2005ean baino 5.150 gehiago. Horietatik, 3.825 atzerriko lantegietan kontratatu dituzte, 1.321 aldiz, hego Euskal Herrian. Arduradunen hitzetan, nazioartean lantegi berriak zabaltzeak ez du enplegu lokala sortzea galarazi, guztiz kontrakoa baizik.
Berrikuntzak
Berrikuntzei dagokienez, 2006an zientzia eta teknologia planaren birtualtasunari buruzko auditoria egin zuen MCCk, eta arduradunen hitzetan, ondorio interesgarriak lortu zituzten.
Irabazien itzulketak
Iraunkortasun eta erantzunkizun sozialaren arloan, bazkide kooperatibisten artean, korporazioan sortutako emaitzen %50a banatu da, orotora ia 340 milioi euro: 186 milioi itzulkin kapitalizatuen kontzeptuan banatu dituzte, 153 aldiz, itzulkin monetarizatuen eta bazkideek kooperatiban duten kapitalaren interesetan. Eduki sozialeko ekintzeratara, 34 milioi euro bideratu dira.