Debagoieneko ospitaleko larrialdi zerbitzuan galdetuta, esan digute goiz zaila izan dutela, 20 lagunetik gora artatu dituztela, kolpeekin eta hautsiekin, gazteak ere bai baina batez ere jende nagusia.
Udaletako langileak ikusi zitezkeen goizean han hemenka gatza bota eta bideak garbitzeko lanetan, baina nahikoa ez, eta hainbat herritar ere bazebilen etxe edo komertzio aurrea garbitzen.