18/98 auziko 33 auzipeturentzat epaileak eskatutako zigorra jaisteko eskatu du Fiskaltzak. Horietako hamabirentzat Fiskaltzak hiru urte gutxiagoko zigorra eskatu du eta bi urte gutxigokoa beste 21 auzipeturentzat. Defentsak, aldiz, auzipetu guztientzat absoluzioa eskatu du. Gaur hasi dute 2007an ezarritako zigorrak berrikusteko saioa eta etzira arte iraungo du. Xabier Arregi eta Natale Landari 11 urteko kartzela zigorra ezarri zieten 2007an eta orain 9koa eskatzen du Fiskaltzak. Jose Luis Elkorori, berriz, 24 urteko zigorra ezarri zioten eta 21ekoa eskatzen du orain Fiskaltzak.