18/98 auzia: kartzela zigorrak murriztu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak

Usoa Agirre 2009ko maiatzaren 26a

Auzitegi Gorenak egin du publiko 18/98 auziko sententzia. Audientzia Nazionalak jarritako zigorrak jaitsi egin ditu Auzitegi Gorenak (tartean, Jose Luis Elkororena eta Xabier Arregirena) eta bederatzi auzipeturen absoluzioa berretsi du (Natale Landarena tartean). Jose Luis Elkorori 24 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2007an eta Gorenak 8 urtera murriztu dio zigorra. Xabier Arregiri, berriz, 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2007an eta orain 7 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak.

Auzitegi Gorenak, funtsean, bere egin ditu akusazioen tesi nagusiak. Era berean, KAS, Ekin eta Xaki legez kanpoko jotzea eta desegitea ontzat jo du. Baina Orain SA, Ardatza SA, Hernani Inprimategia, Lema 2000, Erigane SL, Uralde SL, Untzorri Bidaiak Ganeko, Ugao SL eta Gadusmar SL enpresen kasuan baliogabetu egin du legez kanpokotzat jo izana.

Xabier Arregiren kasuan, ETAko kide izateko akusazioari eutsi dio Gorenak, 7 urte eta erdiko zigorra ezarrita.

Jose Luis Elkororen kasuan, laguntza eman izanaren delitua mantendu diote, baina Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra baino leunagoa jarri diote.

Informazio gehiago duzue Berria.info-ko albiste honetan.

 

Gara.net webgunean duzue sententzia osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak