Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak honako aholkuak eman ditu ziklogenesi leherkorraren etorreragatik:
Errepidean
Ahal bada, ez gidatu. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak debekatu egin du kamioien zirkulazioa gaurko 15:00etatik biharko 15:00etara bitartean. 7.000 kilo baino gehiagoko kamioiak ezingo dira herri arteko errepideetan eta autobideetan ibili.
Etxean
Leihoak itxi eta loreontziak eta kalera erori daitezkeen objetuak kendu.
Kanpoaldean
Urrundu hondartzatik eta kostaldetik eta ez joan mendira eta ez ibili kostaldean.
Kalean
Urrundu hormetatik eta arboletatik, eta kontuz eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden erakinekin.