Taxi gidaria Eskoriatzako bizilagun batek aurkitu zuen eta gertatutakoaren berri Ertzaintzari eman zion. Ondoren zauritua Arrasateko Ospitalera eraman zuten zauri larriak zituelako, eta handik Gurutzetako Ospitalera, bertan ospitaleratzeko. 21 eta 50 urteko erasotzaileek autoa lapurtu zioten eta Arlabanen gogor jipoitu ostean autoa lapurtuta ihes egin zuten. Orain, Gipuzkoako auzitegiak 16 urteko kartzela zigorra ezarri die eta erasotzaileek biktimari, 261.000 euroko kalte ordaina eman beharko die.