Gitarra elektrikoa ikasteko DVDa aurkeztu dute

Maider Arregi 2006ko azaroaren 29a

Jose Mari Agirretxea, Keu, musikariak zuzendu du DVDaren gidoia. Bertan, era atsegin zein samurrean Kitarra jotzen ikasteko aukera eskaintzen du Keuk. Artemanek proiektuaren grabazioa, ekoizpena eta koordinazioa egin du.

Etsaiak, Fjord eta UEK musika proiektuetan aritutako gitarra jotzaile ondarrutarra da Keu. DVDan gitarra elektrikoa ikasteko oinarrizko pausuak azalzten du modu erosoan eta entretenigarrian.

Musika eskoletan erabiltzeko materiala sortu gura izan du Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak Keu berak bildutako esperientzia teorikoa eta praktika erabiliz. Era berean, gitarra ikasteko aurreneko pausuak eman nahi dituen edonork erabili dezake materiala. Irudiak, soinua eta PDFak ditu DVDak, edonork bere ordenadorean deskargatzeko materiala. Grabazioei dagokienez, Arrasateko Goiena telebista platoan eta Azkarateko Katarain estudioan egin dira. Oraingo honetan, gitarra ikastaroaren DVDak bilduma baten lehenengo lana izan nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak