Ekitaldi ugari Arizmendiarrieta gogoratzeko

Maider Arregi 2006ko aza. 29a, 17:24

On Jose Maria Arizmendiarrietaren aldeko hainbat ekitaldi egingo dira egunotan. Azaroak 29, gaur, 30 urte betetzen dira hil zela. Gainera, bere ahotsa entzuten den DVD bat ere kaleratuko dute.

Markinan jaioa, Arrasatera etortzea egokitu zitzaion Arizmendiarrietari eta gogor lan egin zuen hemen lan proiektu berritzailea sortzeko. Kooperatiben mugimendua sortu zuen Arrasaten, gerora Mondragon Korporazio Kooperatiba izatera iritsi dena.

Ekitaldiak asteon

MCCri lotuta dagoen Gizabidea fundazioak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetan egiteko. Lehena gaur bertan izango da San Juan Parrokian. Meza egingo dute 19:00etan eta bere jatorrizko eskualdeko kantariak etorriko dira. Lekeitioko abesbatza etorriko da eta lekeitiarra den baina Arrasatera bizitzera etorri zen Jose Ramon Barbarias konpositorearen Kresala meza kantatuko dute.

Bigarren ekitaldia bihar, azaroak 30, egingo dute Goi Eskola Politeknikoan. Bernardo Atxaga idazleak Euskal Hiria izeneko hitzaldia egingo du 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak