Kilometrotako irudia eta arropa aurkeztuko ditu Aranzadik egubakoitzeko jaialdian

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko aza. 29a, 16:01
Jam aretoan da desfilea 19:00etan. Udazken eta neguko arropa erakutsiko dute. Ikasleak eta herriko hainbat pertsona ezagun izango dira modeloak. Arropa saltzeko denda, zapatuan zabalduko dute Barrenkalen.

Bergarako Aranzadi ikastolak antolatuko du datorren urteko Kilometroak festa. Egubakoitzean, festa horren irudia eta mezua, argi daukagu, kaleratuko dituzte. Jaialdi horretan arropen desfilea ere egingo dute eta udazken eta neguko arropak erakutsiko dituzte.

Desfilea

Egubakoitzean da desfile hori, 19:00etan Jam aretoan. Ikasleak eta kultura, kirola eta bestelako arloetan lan egiten duten bergarar ezaguna izango dira modeloak. Bergarako hainbat taldek ere hartuko dute parte. Ia 100 lagun guztira. Sarrerak bi euro balio du eta salgai daude ikastolako idazkaritzan. Jamen ere salduko dituzte jaialdia hasi aurretik. Sarrera erosten dutenak zozketa baten hartuko dute parte. Oihan Vegak eta Edurne Azuarak aurkeztuko dute jaialdia.

Denda

Zapatuan zabalduko dute Bergaran Kilometroak'07 denda. Barrenkale 44 zenbakian egongo da, Irizar jauregia baino beherago, KOH diseinu grafikoa eta Laskurain iturgintza komertzioak dauden ondoan. Nikiak, gonak, prakak, jertseak, txamarrak, pinak, metxeroak, poltsak eta beste hainbat gauza izango dituzte han saltzen. Hauxe da dendaren ordutegia:

  • Lan egunetan: 17:00etatik 20:00etara
  • Zapatuetan: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak