Euskal Y-ari buruzko webgunea abian da

Jokin Etxebarria 2006ko aza. 28a, 18:25
www.Euskaly.com webgunea prestatu berri du Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio Sailak. Helburua, herritarrei Euskal Y tren azpiegiturari buruzko informazioa ematea. Bertan, herriz herri trenbide sare berriak izango duen bilakaera eta ibilbidea ikusteko aukera izango da.

www.Euskaly.com webgunean sartuz gero, pantailan azpiegitura horri buruzko bideo bat aurki daiteke. Ez hori bakarrik, hiru azpiatal daude bertan: Proiektuari buruzko xehetasun guztiak ematen dituena da bat, proiektuak herriz herri daraman garapena jakiteko aukera ematen du besteak. Azken atalak lanen egungo egoera nolakoa den azaltzen du.

Euskal y-a ezagutu

Euskal y-a ezagutu atalean klikatuz gero, trenak eramango duen ibilbidea, honen ezaugarriak, trenak nola eraikiko diren eta beste herrialdeetako esperientzia nolakoa izan den ezagutzeko aukera dago besteak beste.

Euskal Y-a zure herrian atalean berriz, trena pasatzen den herrietan zein ibilbide izango duen eta honek nolako eraginak ekarriko dituen ikusteko parada dago. Gure bailarako herrietan sartzeko Gipuzkoa klikatu beharra dago lehenengo. Bertan, Bergara, Antzuola, Leintz Gatzaga, Eskoriatza eta Arrasateko aukeratu daitezke, herri hauetako xehetasunak ezagutzeko. Aramaiori buruzko datuak ezagutzeko, lehenengo Araban sartu behar da. Atal honetan gainera, herritarrek euren iradokizun, iruzkin edo kexak azaltzeko aukera dute, herritarren postontzia izeneko azpiatalean.

Azken atalean, lanak orokorrean gaur egun duten egoera azaltzen da. Horrez gain abiadura handiko trenarekin zerikusia duten argazki galeria bat bisitatzeko aukera dago.

Webguneak, kontsultak lau hizkuntzatan egiteko aukera ematen du: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak