Modu arduratsuan kontsumitzeko kanpaina hasi du Mankomunitateak

Monika Belastegi Aranzabal 2006ko aza. 27a, 09:20
Kontsumo arduratsua guztion zeregina eta onura delako, modu arduratsuan kontsumitzeko kanpaina hasi zuen egubakoitzean Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzuak. Arrasaten hasi zuen kanpaina eta zapatuan Bergaran izan ziren.

Hala, informazioa kalera atera eta, herriz herri, ibarreko herri guztietara zabalduko dute. Herri bakoitzera egun bat edo bitan hurreratuko dira, azoka eta plaza nagusietara, eta han informazio euskarriak jarriko dituzte irudi eta mezuekin. Horrekin batera, hezitzaile bat egongo da –Juanra Artola– herritarrei informazioa banatzeko eta izan ditzaketen galderei erantzuteko.

Kontsumo-ohiturak hobetzeko aholkuak

Bost dira Mankomunitateak ematen dituen aholkuak:

  1. Bertan ekoitzitako produktuak, elikagai freskoak eta denboraldikoak kontsumitzea.
  2. Zabor gutxiago sortu behar da. Horretarako, komeni da erosketak egiterakoan hondakin gutxien sortuko duten eta berrerabiltzeko edo birziklatzeko egokienak diren produktuak aukeratzea
  3. Energiaren kontsumoa ere murriztu behar da. Hori egin daiteke eraginkortasunari begiratuta etxetresna elektrikoak erostean.
  4. Autoa gutxiago erabiltzen saiatu. Esaterako, distantzia laburrak oinez edo bizikletaz eginda, garraio kolektiboak erabilita edo autoa pertsona gehiagorekin partekatuta.
  5. Ura zentzuz eta beharrezkoa dena bakarrik erabili.

Informazio gida

Gabonen inguruan aterako dute eta etxez etxe banatuko dute. Hondakin gutxiago sortzeko informazioa jaso du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak