Comenius proiektua lantzen ari dira HUHEZIk antolatuta

Jokin Etxebarria 2006ko aza. 23a, 19:40
HUHEZIk antolatuta, ikastaro eleaniztunak sortzeko Comenius proiektua lantzen dabiltza egunotan Deban. Bertan, Europako hainbat herrialdetako jendea elkartu da eta hemengo ikastetxe batzuk ere bisitatu dituzte, hauetan egiten den lana ezagutzeko.

Comenius 2.1 proiektua duela hiru urte sortu zen Europako hizkuntza gutxitua duten hainbat herrialdeen arteko elkarlanaren ondorioz. Eskoletako zuzendari, curriculum planifikatzaile, kudeatzaile eta aholkulariei zuzenduta dago.

Bost herrialde ezberdinek parte hartzen dute proiektu honetan: Euskal Herria, Gales, Norvegia, Lituania eta Irlanda. Urtero, herrialde hauetako batean elkartzen dira egun batzutan, proiektuan lan egiteko, eta aurten Euskal Herrian biltzea egokitu da. Egun hauetako bileraren antolatzailea HUHEZI da eta 30 lagun inguru elkartu dira Debako Kresala Hotelean proiektuan lan egiteko.

Arizmendi ikastola eta Antzuolako Eskola Publikoan egon dira gaur bisitan. Bertan irakasteko erabiltzen diren teknika eta proiektuak interesgarria direla adierazi digu Julia Barnesek eta horregatik aukeratu dituztela bi eskola hauek, Comeniusekoek ikus eta ikas dezaten bertan nola egiten den lan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak