Ekitaldiko egitaraua guztiz zehaztu gabe dago oraindik, baina bere osagarri nagusiak hauek izango dira:
- Blogetako mezu onenaren lehiaketako saria eta zozketa
- Aperitifa
- Bi hizlari gonbidatu: Ed Freyfogle eta Iban Zaldua. Gaia: Internet eta... gaur egungo bizimodua?
Ed Freyfogle
Ingeniari estatubatuarra da, eta Londresen bizi da. Interneteko Lokku konpainiaren fundatzailea da Javier Etxebeste euskaldunarekin batera. Nolabait, Lokkuren oinarri teknikoa da Freyfogle, eta beren produktua, Nestoria, etxe-bilatzaile britainiarra, web 2.0 delako aplikazio multzo horretan Europan egin den saio sendoenetakoa. Nestoria egin aurretik, Overture bilaketa enpresaren Erresuma Batuko arduraduna izana da, eta Yahoo-ko Europako bilaketa zerbitzuen burua. Yahoo-ko Europako unitate horretan, Londresen, ezagutu zuen Javier Etxebeste, berau hango zuzendari zela, eta hurbiltasun hartatik sortu da gaur egun duten partaidetza.
Iban Zaldua
Historia irakasle eta idazlea da. Donostian jaio zen eta Gasteizen bizi da. 2006. urteko Euskadi Literatura saria. Teknofobiari ihes egiten dion intelektual gutxienetakoa (tira, teknofobia gero eta urriagoa da, esan dezakegu), literaturan ipuinak idatzi izan ditu batik bat, eta euskaraz zein gazteleraz argitaratu ditu bildumak. Interneten, Volgako Batelariak blogaren sortzailea da, beste lagun batzuekin batera. Han botatzen dituzten harrikadak ikusita, auskalo zerekin etorriko zaigun Sustaturen urteurrenera.
Sustatuzale guztiak gonbidatuta daude jaira. Baita abian jarri duten leihaketan parte hartzera ere. Gaienra, iPod bat ere lor dezakete jaira bertaratzen direnek.