Ingurumen iraunkortasuna suspertzeko Global Action Plan ekimena aurkeztu dute

Jokin Etxebarria 2006ko aza. 23a, 10:33
Nazio Batuek eta Ingurumen Sailak bultzatuta, ingurumen iraunkortasuna suspertzea helburu duen Global Action Plan (GAP) ekimena aurkeztu zuten atzo, eguaztena. Esther Larrañaga Ingurumen Sailburua izan zen Arrasateko aurkezpenean.

GAP programa lau ataletan banatzen da:

  • Ura
  • Energia
  • Garraioa
  • Erosketa-saskia eta etxeko hondakinen kudeaketa.

Atal bakoitza garatzeko ekintza konkretuak egingo dira. Hilabete bakoitzean atal bat landuko da; hala, lau hilabete iraungo du programak.

Ekintzetan parte hartzeko prest dauden familiak behar dituzte programa garatzeko.

Debagoienaren konpromisoa

Larrañagaren aburuz, Euskadin GAP programa abian jartzean, beste urrats bat emango dugu iraunkortasunaren bidean. Sailburuaren hitzetan, "kontsumo iraunkorra da, hain justu, klima aldaketa bezalako fenomenoen ondorio larriei aurre egiteko herritarrok dugun aukerarik onena."

Arrasateko Udala, 2002. urtean Udalsarea 21en sartu zen lehen udalerrietako bat izan zen. Gerora eskualdeko beste udalerriek ere bat egin zuten proiektuarekin. Horrek erakusten du Debagoienak ingurumenarekiko duen konpromiso handia.

Larrañagak gogorarazi zuenez, Euskal Herrian egin zen programa honen esperientzia pilotu bat, Urdaibai eta Debabarrena eskualdeetan.

Horiek emandako emaitza onak ikusita, beste eskualde batzuetara zabalduko dute esperientzia orain. Debagoiena da eskualde horietako bat.

Hilaren 28an Oñatin aurkeztuko dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak