Liburuxkaren izenburua da Biharko euskara, gaur / Su futuro euskara, hoy; liburuxka horretan, euskararekin lotutako aholkuak jaso dituzte, 4 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten gurasoendako. Aholku horiek dira euskaraz dakiten eta ez dakiten gurasoendako. Kike Amonarrizek prestatu ditu aholkuok.
Kantu eta jolasak
Kantu eta jolasen DVDa, bestalde, Debagoieneko 16 eskolatan grabatutakoa da. Esku jolasak, erritmo jolasak, zotz egitekoak, soka saltorako eta gomarako kantuak jaso dituzte; guztira, 21 kantu eta jolas.