Egun osoan egingo dute greba, ibarreko herri guztietan: Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako, Gatzagako, Bergarako (Miguel Altunan oraindik ez dute erabaki), Elgetako, Antzuolako, Oñatiko, Angiozarko eta Osintxuko herri eskolek, hain zuzen ere. Aramaioko herri eskolakoek, berriz, eguenerako, hilak 23, dute grebarako deia.
Zera eskatzen dute:
- irakasle gehiago izatea eta horien egonkortasuna bermatzea;
- eskola orduak izateaz gainera, eskolak prestatzeko eta koordinatzeko denbora izatea;
- 55 urtetik gorakoek ikasleekin ordu gutxiago izatea;
- ikasleek dituzten beharrei modu egokian erantzuteko beharrezkoak diren espezialistak eta baliabideak izatea;
- langile ordezkoen lan baldintzak besteenak bezalakoak izatea;
- gela bakoitzean dagoen ikasle kopurua gutxitzea;
- 2 urteko 18 ume irakasle bakar batekin ez egotea eta
- gaixotasun baja guztiak ordezkatzea, besteak beste.