Mondra aurreko postuetan, Aloña eta UDA hasi dira esnatzen

Xabier Urtzelai 2006ko aza. 17a, 19:13
Mondra hirugarren dagoen bitartean, oñatiarrak badatoz behetik gora eta Aretxabaletak dagoeneko atzean utzi ditu azken postuak.

xabier urtzelai > bergara Denbora kontua zen, ez aretxabaletarrek eta ezta oñatiarrek ere ez zuten-eta merezi atzealdean itota egotea. Merezimenduak, baina, futbol zelaian lortu behar dira, eta badirudi bi talde horiek dagoeneko hasi direla karburatzen. Aloña dagoeneko erdiko postuetan finkatu da (13 puntu), eta jauzi txikia egin behar du zaleak berriro poltsikoan sartzeko. Horrelako kategorian aurrealdean ibiltzeak animatzen ditu jarraitzaileak, eta hirugarren lekuan dagoen Mondrak bost puntu gehiago baino ez ditu (nahiz eta preferentean, askotan, alde handia den hori). Aretxabaletak, berriz, etxean hobetuta atzean utzi ditu azken postuak. Zazpi puntu erdietsi dituzte Ibarra futbol zelaian, baina Felix Recioren mutilek kanpoan ere hobetu egin behar dute, bi puntu baino ez dituzte-eta ekarri gainontzeko zelaietatik.

Eta mondra?

Zarata handirik atera barik, Mondra dagoeneko hirugarrena da sailkapenean. Gordobilen mutilak gogotsu daude, behingoz, aurrealdean ibilita denboraldi ilusionagarria egiteko. Etxean asko dute hobetzeko, eta Hernani izango dute bihar azterketa egiteko gertu (15:30, Atxabalpe). UDAk eta Aloñak domekan jokatuko dute, biek 15:30ean. Zestoa izango da Aretxabaletan, eta Ondarroako Aurrera Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak