Erretzeari uzten laguntzeko gailu elektronikoa aurkeztu du Fagorrek

Nicostopper du izena tabakismoaren aurka egingo duen gailu berriak. Tratamendu terapeutiko bat dago gailuaren atzean; helburua da erretzeari uztea edo tabakoaren kontsumoa kontrolatzea. Osasuneko profesionalekin elkarlanean sortu dute tratamendua.

Fagor kontsumitzailearen onuran oinarritu da produktu hau kaleratzeko orduan. Alvaro Agirre eta Manuela Blanco psikologo ospetsuekin aritu da elkarlanean.

Nicostopper aparailuak zigarroak jartzeko toki bat dauka. Guztira 10 zigarro jarri daitezke. Pantaila bat ere badauka. Bertan, informazioa agertuko zaio erabiltzaileari: ikonoak, testua, irudiak, soinuak... Nabigatzaile terapeutiko baten bidez, nahi denean menu terapeutikora jotzeko eta beharrezko tratamendua eta aholkua jaso ahalko dira. Gainera, software terapeutikoa ere badauka.

Nicostopperren onurak

  • Segurtasuna eta kontrol ezaren maila txikiagoa lortzen dira aparatu honi esker.

  • Ez ditu bigarren mailako efektuak eragiten
  • Menuaren bitartez norberak laguntza eska dezake nahi duen unean. Nicostopper-en laguntza objektiboa izango du.
  • Nicostopper-ek erretzailearen jarreran aldaketak eragingo ditu. Horretarako, estrategia baliagarriak eta eraginkorrak erabiliko dira.
  • Ez da kontsumoa debekatzen duen metodo bat. Asmoa, pixkanaka dosiak gutxitzea da pixkanaka, tabakoa guztiz utzi arte.
  • Produktu arina eta erraz erabiltzekoa da.
  • Tratamenduak kontuan hartzen ditu erretzaileen perfilak: zenbat erretzen duen, menpekotasun maila...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.