1.500 debagoiendar inguru dago langabezian

Asier Alkorta 2006ko azaroaren 15a

Eustatek argitaratutako azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 76.225 langabetu daude; horietatik 1.581 debagoiendarrak dira.

Eustatek, euskal estatistika erakundeak sarritan kaleratzen ditu langabezia datuak. Azkena, joan den hilabetean hartutakoak izan dira.

Horren arabera ezagutu dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan 76.225 langabetu daudela. Horiek dira behintzat enplegua eskuratzeko erregistratuta daudenak.

Kopuru horretatik 30.260 gizonezkoak dira eta ia 46.000 emakumezkoak.

Lurrelade historikoei begiratzen badiegu, Gipuzkoan 22.707 langabetu dago. Betiko moduan zifra altuena Bizkaian dago, ia 43.000 lagun.

Debagoienera etorrita, lan gabe dauden herritarrak 1.581 dira eta gurean ere, emakumezkoen tasa altuago da gizonezkoena baino. Alderatze aldera, Deba Behean 1.751 lagun daude lanik gabe eta Goierri gure eskualdeko datu berdintsua daukate, 1.523

Debagoieneko herriak ere kontsultatu ditugu eta hemen emaitza. Antzuolan 39 langabetu daude, Aramaion 16, Aretxabaletan 173, Arrasaten, gehien, 646; Bergaran 402, Elgetan 16, Eskoriatzan 121, Leintz Gatzagan 4 besterik ez eta azkenik Oñatin 180. Datu horiek, gogora dezagun, enplegua eskuratzeko erregistroan izena emandakoekin osatutakoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak