"Movimiento sin tierra" taldea gurean

Goiena 2006ko aza. 15a, 16:22

Hiru aste daramatzate Brasilgo "Movimiento sin tierra" taldekoak gurean, mugimendu kooperatibista ikasten. Abenduaren 9a bitartean egongo dira MSTko 18 kide. Brasilen ikasitakoa hedatzeko asmoa daukate.

"Movimiento sin tierra" taldea 1984an sortu zen Brasilen. Brasil handia izateagatik eta latifundio pila izateagatik, lurrak esku gutxiren eskuetan daudela salatzen dute MSTkoek. Beraz, lanean jarri ziren nekazaritza erreforma baten bila eta desberdintasun soziala gutxitzeko nahiarekin. Hau heltzen ez zela ikusita, lurrak okupatzeari ekin zioten, behartsuek ere lurrak izan behar dituztela uste dutelako. Dagoeneko lan pila egin dute horretan.

Lan eskerga egin arren, batez ere mugimendu sozialari dagokionez, zenbait zailtasun dituzte euren proiektuak aurrera ateratzeko.

Elkarlanean

Prozesu horretan, duela sei urte harremanetan hasi ziren MCC eta beste talde batzuekin. Orduan, Saiolan, Mundukide eta Lankirekin batera proiektu bat gauzatzen hasi ziren. Proiektuaren lehen fasean, elkar ezagutza eta errealitate ezberdinen ezagueran murgildu ziren. Bigarren fasean, oraingo fasean hain zuzen, kooperatiben kudeaketari buruzko kurtso bat ematen dabiltza. Horretarako "Movimiento Sin Tierrako" 18 kide etorri dira gurera.

Truke programa horretan baina, ez dira brasildarrak ikasten dabiltzan bakarrak. Lankiko kideek adierazi dutenez ingurugiroaren zaintzan eta pertsonen arteko harremanean asko dute ikasteko "Movimiento Sin Tierra" taldekoengandik. Bigarren fasea amaituta, hirugarren batei ekingo diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak