1941a ezkero, azaroaren 17an Ikasleen Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1939an Pragako ikasleek nazien okupazioaren aurka egindako altxamenduan eta horren ondoriozko jazarpenean du jatorria aldarrikapen egun horrek. Urte bi geroago Londresen egindako ikasleen kongresu baten izendatu zuten eguna.
Eskariak
IAkoek Mndragon Unibertsitateari dagokionez, eskari zehatzak dituzte. Euskaraz ikasteko eskubidea betetzea nahi dute eta baita kolektibo gisa jarduteko bideak ematea ere; ikasle kontseilu soziala beste era batera antolatu dadin ere eskatzen dute. Taldeak gainera, jai-egun arrotzak salatu eta Bologna Prozesuaren aurkako ekimenekin jarraitzen du. Hau guztia salatu nahi izan dute antzezpen batzuen bitartez, eta ostiralean Arrasaten egingo diren mobilizazioetara ikasleak deituz.
Manifestazioak
Aurten Ikasleen Nazioarteko Eguna herrialdeka antolatu dute eta Gipuzkoako manifestazioak Donostian eta Arrasaten izango dira. Arrasatekoa 19:00etan hasiko da Seber Altube plazan.
Ikasleen Nazioarteko Egunaren aldarrikapenen barruan egingo dituzte ekitaldiok, eta hezkuntza ertainean eta unibertsitatean deitu dituzte mobilizazioak.