Kanpainaren helburua da segurtasun uhala eta haurrentzako eserlekuak erabiltzeak duen garrantziaren gainean gidariak kontzientziatzea, eta baita ere eskola-umeak garraiatzerako orduan segurtasuna bermatzea.
Datuak
Segurtasun uhalaren erabilpenari dagokionez datu batzuk ere eman ditu Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak. Honela, iaz istripua izandako gidarietan uhala jarrita zeramatenen kopurua igo egin zen. %67k jarrita zuen uhala, aurreko urtean baino %3 gehiagok eta 2001ean baino %10 gehiagok.
Kopuru horrek hazten jarraitu dezan da egunotan egiten ari diren kanpainaren helburua.