Musika eskoletako ikasleek kontzertu pedagogikoa egingo dute

Iker Barandiaran 2006ko azaroaren 2a

Bihar, azaroak 3, izango da kontzertua Eskoriatzako kiroldegian. Herri bakoitzeko ikasleek hamar minutu inguruko emanaldia egingo dute.

Bergarako, Oñatiko, Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Soraluzeko musika eskoletako ikasleek kontzertua egingo dute Eskoriatzako kiroldegian. 18:30ean izango da emanaldia eta guztira 135 musikarik esku hartuko dute.

Musika eskola bakoitzeko taldeak hamar minutu inguruko emanaldia egingo du. Hortaz, gehienera, kontzertuak ordu eta erdiko iraupena izango du. Parte-hartzaileen artean denetatik izango da: abesbatza, bandak, kamara taldea, txirula, pianoa, rock taldeak eta beste.

Eskoriatzako taldeak, anfitrioiak, Musika Eskolako Bandaren laguntza izango du, eta emanaldi alaia egingo du: Chu chu cha cha, Mambo bando 1 eta Carnaval en Paris, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak