Biharko ohiko zerbitzuak eta ordutegiak egongo dira hilerrietan

Jon Berezibar 2006ko urr. 31a, 12:09
Domu Santu eguna bihar ospatzen bada ere, egun batzuk lehenago dagoeneko hasten da jendea hilerrietara gerturatzen. Hilobiak txukundu, loretokiak gertatu eta eguaztenerako dena prest izateko. Hori dela eta, ibarreko hilerriek ordutegi zabalagoak eta zerbitzu bereziak izaten dituzte.

Bereziki Arrasate eta Bergaran luzatu dituzte ordutegiak. Hala, normalean goizeko 9:00tan zabaltzen badituzte herri hauetako hilerriak, eguaztenean 8:30an egingo dute gaueko 20:00ak arte. Gainontzeko herrietan ohiko ordutegiarekin egongo dira hilerriak zabalik.

Autobus zerbitzua

Ibarrean herri erdigunetik kanpo du hilerria Arrasatek eta hori dela eta autobus zerbitzu berezia antolatu du Udalak. Autobus zerbitzu berezi hori Domu Santu Egunean eta bezperan egongo da martxan.

Gaur, martitzena

  • Goizeko 10etan, 11etan eta 12etan irtengo dira autobusak Gorostiza kaletik eta herri barruko geldialdi guztiak egingo ditu. 25 minutu iraungo du ibilbideak gutxi gorabehera. Itzulerarako autobusak 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean izango dira.
  • Arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara orduro irtengo da autobusa Gorostizatik eta itzulerak eta erdi guztietan izango dira.

Bihar, eguaztena

  • Goizeko 10:00etan hasi eta ordu erdiro egongo da autobusa 13:00ak arte. Itzulerakoak ere ordu erdiro izango dira.
  • Arratsaldez 15:30ean hasi eta maiztasun berdinarekin egongo dira autobusak. Itzulerakoak 16:00etan hasi eta ordu erdiro ere iluntzeko 19:00ak arte ibiliko dira bueltaka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak