Protesta ekitaldiak Auzitegi Gorenaren aginduaren kontra

Usoa Agirre 2006ko urriaren 25a

Auzitegi Gorenak aginduta, Herriko Tabernen inbentarioa egiteko abiarazitako polizi operazioa Debagoienera iritsi zen atzo. Arrasate, Oñati, Aretxabaleta eta Bergarako herriko tabernetan egin egon zen auzitegiko idazkaria Ertzaintzak. Horren kontra protesta egiteko, elkarretaratzeak egin zituzten iluntzean ibarreko zenbait herritan.

Arrasaten manifestazioa egin zuten 19:30ean herriko plazatik irtenda. Errepresioa ez da bidea. EHk autodeterminazioa lelopean 200 bat lagunek parte hartu zuten manifestazioan.

Aretxabaletan, berriz, elkarretaratzea egin zuten 30 bat lagunek Durana kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak