Martin Depedro bergararrak bi argazki bidali ditu, bata 1953ko Erramu Zapatuko sari banaketakoa, eta bestea 1970ekoa, Uberako eszena bat islatzen duena. Beste parte-hartzailea Jesus Uribe oñatiarra da, 1947an Arantzazura egindako bisita baten argazkiarekin. Orain arte, Gipuzkoako hiru herriko parte-hartzaileak daude, bi Debagoienekoak.