Gipuzkoako 175 odol emailek jaso zuten atzo merezitako saria

Goreti Elortza 2006ko urr. 23a, 17:45
Bergarako, Oñatiko, Antzuolako eta Elgetako 79 odol emailek jaso dute Odol Emaileen elkarteko omenaldia. Urtero bezala, Arraten elkartu ziren urriaren 22an Gipuzkoako odol-emaileak.

Hantxe batu ziren Bergara, Oñati, Elgeta eta Antzuolako odol emaileak, Debabarrenekoekin batera. 12:00etarako elkartu ziren eta Arraten meza entzun ondoren, Cantabria jatetxean bapo bazkaldu zuten Gipuzkoako 175 lagunek.

Bazkaldu ostean eman zituzten sariak. Debagoieneko ordezkari den Adolfo Sotok herri bakoitzeko arduradunak deitu zituen eta bakoitzari haren herriko odol emaileei eman beharreko oroigarriak eman zizkien. Sariak, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen izenean banatzen dituzte.

Emaile handien falta

Juan Lezeta, Maria Isabel Arregi eta Victoria Martinez Antzuolako emaile handiek ez zuten hitzordura joaterik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak