Zureiragarkiak.net: gazteendako iragarki taula digitala

Usoa Agirre 2006ko urriaren 20a

Gipuzkoako Gazteentzako Informazio Sarearen ekimenez jarri dute martxan. Gazteek beraien artean informazioa partekatzeko helburua du webguneak. Aukera dute beraientzat interesekoak izan daitezkeen iragarkiak irakurri edo jartzeko, gai ezberdinen gainean: etxebizitza alokatu edo pisukideak bilatu, zerbait saldu edo erosi, elkartrukeak, harremanak,...

Gazteendako interesgarriak diren iragarkiak direnez, beraien beharrei buruzko iragarkiak agertuko dira bakarrik. Hauek adibidez:

  • Lana: partikularren arteko iragarkiak, haurrak zaindu, udako kanpainak, klase partikularrak, aldizkako lana,... (akademietako iragarkirik edo oposaketarik ez da agertuko).
  • Etxebizitza: alokatu edo konpartitu (inmobiliarien iragarkirik ez da onartuko).
  • Harremanak: ez da bikotea bilatzeko ataria.

Hilabetean ikusgai

Iragarkiak hilabete batean egongo dira ikusgai, eta besterik adierazi ezean automatikoki desagertuko dira. Dena den, norbaitek interesa balu, badago aukera beste hilabetez iragarkia mantentzeko edo lehenago kentzeko.

Iragarkia nola jarri?

Oso erraza da: www.zureiragarkiak.net helbidera sartu, Iragarkia kargatu -ri eman, atala aukeratu, nahi duguna idatzi eta bidali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak