Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna: aurrez antzematea da gaixotasunari aurre egiteko erarik onena

Usoa Agirre 2006ko urr. 19a, 10:34
Baina, hala ere, kasuak sortzen dira eta momentu horretan emakume asko noraezean sentitzen dira: Izan ere, sufrimendu bikoitza da: batetik, minbizia delako, emakumeak hil egingo dela pentsatzen duelako; eta, bestetik, itxuraren gizarte honetan emakumearen irudiaren ikur bati eragiten diolako. Emakume horiei laguntzeko sortu zen Gipuzkoan Katxalin elkartea.

Datu batzuk:

Datu batzuk:

  • Urtero 350 kasu berri antzematen dituzte Gipuzkoan.

  • Debagoienari dagokionez ez daukate Katxalin elkartean datu zehatzik. Beste zona batzuekin konparatuz, antzerako zifrak dira guztietan.
  • EAEn, urtero, 100.000 emakumetatik 100 kasu antzematen dituzte
  • Hilkortasun tasari dagokionez, 100.000 emakumetatik 27 hiltzen dira. Katxalin elkartekoen arabera, hilkortasun tasa mantentzen ari da.
  • Adinari dagokionez, tasarik handiena, 50-70 urte bitarteko emakumeengan dago. Horrek ez du esan nahi adin tarte horretatik aparte ez dagoenik kasurik.
  • Adin tarte horretako emakumeak sartzen dira Osakidetzaren prebentzio kanpainan, hau da, 50-64 urte bitartekoak.
  • 2007ko urtarriletik aurrera, 69 urtera arte luzatuko da prebentzio kanpaina. Adin tartea jaistea ere eskatu dute baina ez omen da posible; 45 urterekin, mamografiak ez du erantzun bera ematen-eta.

Katxalin elkartea

1987an hasi zen lanean elkartea. Arrasaten, 2004a geroztik daude. Astean behin (eguaztenetan) izaten dira, Emakume Txokoan.

Bularreko minbizia duten gaixo eta senitartekoekin egiten dute lan Katxalin elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak