Buztin Erti, zeramika garaikidearen topaketa egubakoitzean hasita

Usoa Agirre 2006ko urriaren 18a

Aurreko bi urteetan Telleria Baserriko Jaia izan denak Buztin Erti izena hartu du aurten. Hirugarren edizioa izango du aurten Ceramikarte.com argitalpen digitalak antolatutako topaketak. Besteak beste, Andaluzia, Katalunia eta Poloniako zeramikarien lanak izango ditugu ikusgai urriaren 20an hasi eta azaroaren 5era bitartean.

Aurreko urteetan maiatzean egin izan dute topaketa, baina hilabete horretan zeramikarekin lotutako ekintza ugari daudela-eta, urrian egitea pentsatu dute aurten.

Eskoriatza, Arrasate eta Oñatin

Erakusketak, zine emanaldiak eta mintegi bat antolatu dituzte topaketetarako. Ceramikarte.com webgunean duzue egitarauaren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak