Lordik Jamen egin beharreko kontzertua kolokan

Iker 2006ko urriaren 16a

Finlandiako Lordi taldeak urriaren 20an Bergarako Jam aretoan egin beharreko kontzertua kolokan dago, taldekidetakoren bat gaixorik dagoelako.

Lordi taldeak Eurovision lehiaketa irabazi zuen, eta horren ondorioz oihartzun handia hartu zuen. Espainiako Estatuan lau emanaldi egin behar zituzten: Madrilen, Murtzian, Bartzelonan eta Bergaran.

Lordiren webgunean iragarri dute Espainiako Estatuan egin beharreko emanaldiak bertan behera gelditu direla. Urriaren 22ra arte ez daukate asmorik taula gainera igotzeko. Data horretan Belgikan arituko dira, eta Europako bira jarraituko dute. Horren arrazoia da taldekoren batek laringitisa daukala.

Bergarako Jam aretoak , berriz, jakinarazi digu Murtzia eta Madrilgo kontzertuak bertan behera utzi dituzten arren, oraindik balitekela Bartzelonako eta Bergarako kontzertuak egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak