Hala, batez ere, 65 urtetik gorakoei eta gaixotasun kronikoak asma, diabetesa... dituzten adin txikikoei gomendatzen diete txertoa hartzea. Horretarako, anbulatoriora edo herriko medikuari deitu behar zaio eta norberari dagokion erizainarekin edo familia-medikuarekin txanda hartu.
Adituek aurreikusten dute lehenengo gripe kasuak hemendik 8-10 bat asteren epean hasiko direla agertzen. Txertoak gripearen aurkako ia erabateko babesa ematen du kasurik gehienetan.