Guardia Zibila joatea eskatu du Askatasunak

Goiena 2006ko urr. 11a, 14:13
Debagoieneko askatasunak kontzentrazioa deitu du biharko hispanitatearen eguna dela eta. Oñatin elkartuko dira, Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean, arratsaldeko zazpietan, desmilitarizazio prozesu baten alde.

Askatasunak Debagoienean dauden indar polizial espainiarrek eragiten duten egoera salatu nahi izan zuen martitzenean egindako agerraldian. Adierazi zutenez, Euskal Herrian militarizazio egoera dago, errepidetako kontrolekin, polizia sekretuarekin, eta abar. Euren aburuz, desmilitarizazioa ezinbesteko pausua da Euskal Herrian jarritako prozesu demokratikoak bidea egin dezan: "Horrela soilik burutu daiteke konponbide prozesua modu libre batez, murrizketarik gabe, kanpoko esku hartzerik gabe, errepresiorik gabe".

Guzti hau salatzeko asmoz, Askatasunak biharko kontzentrazioa deitu du Oñatiko Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean. Konponbide garaia, alde egiteko garaia lelopean 19:00etatik aurrera izango da elkarretaratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak