Kontzertuak
Kontzertuak hamabost egunean behin Espaloia Kafe Antzokian izango dira. 22:30ean hasiko dira eta talde bakoitza ordu erdiz arituko da.
Urriak 20
Azkaiter Pelox /Bergara
Drakes /Oñati
Klakson /Antzuola
Ozen /Arrasate
Azaroak 3
Matx /Elgeta
Malenkonia /Oñati
Benceblues /Bergara
Aby-Kem /Bergara
Azaroak 17
Igor /Aretxabaleta
Mahaster River /Bergara
Los Cretinos /Arrasate
Yotox /Bergara
Abenduak 1
Jim TNT & Amaia /Arrasate
Raul Lasa /Arrasate
Unnëa /Oñati
Scam /Aretxabaleta
Abenduak 15
Inalectrik /Aretxabaleta
Little Little Much /Arrasate
5 Twisters /Arrasate
Anal Bag /Arrasate
Sarrera eta abonuak
Kontzertu bakoitzeko sarrerak 4 euro balio du. Gaztekutxaren bitartez eskuratu ezkero baina, erdi prezioan izango dituzue, 2 eurotan. Abonuak ere izango dira salgai. 18 eurotan eta gazte kutxarekin 10 eurotan. Sarrerak eta abonuak eskuratzeko hiru bide dituzue: Elgetako espaloian, Goienako egoitzetan eta 902 36 38 51 telefono zenbakira deituta.
Kamisetak salgai
Aurten Danbaka kamisetak kaleratu dituzte. Edizio mugatua dute beraz eskuratu gure dutenek azkar ibili beharko dute. 19 euro balio du bakoitzak eta Goienako egoitzetan, Espaloian eta telefono bitartez lor daitezke. Astorek egin ditu kamisetak.
Hedabideetako jarraipena
Iaz bezala, aurten ere Danbakak oihartzuna izango du etxe honek kudeatzen dituen medioetan. GOITBk egunero egunero eskainiko dio tarte bat. Besteak beste, kontzertuak eskainiko ditu (aurten eskenatoki berriarekin). Horrez gain, Arrasate Irratiak eta Asteleheneko eta Ostiraleko Goienkariak ere jarraipen zabala eskainiko dio lehiaketari. Informazio guzti guztia Danbaka.com webgunean aurkituko duzue.