MUk 2006/2007 ikasturtea aurkeztu du

Mondragon Unibertsitateak 2006/2007 ikasturtea ireki du gaur, urriak 9, Oñatiko Santa Ana aretoan. Irekitze ekitaldia Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren esku egon da. Inaxio Oliverirentzat ekitaldi berezia izan da, izan ere, bere azken ikasturte hasierako ekitaldia izan delako.

Jesus Goienetxe, Mondragon Unibertsitateko presidenteak 2005/2006 ikasturtearen memoria aurkeztearekin hasi da ikasturtearen irekitzea. Goienetxe pozik eta baikor agertu da. Pozik, urtero-urtero unibertsitatea gorantz doalako eta Egailanen azterketa baten arabera, Mondragon Unibertsitatetik irteten diren ikasleen %98ak lanean jardun dutelako edo jarduten dutelako.

Etengabe hazten

Unibertsitate gaztea da M.U. 1997an ekin zion bere ibilbideari, baina ordudanik ona hazten joan da etengabe.

Lehen eta bigarren zikloko 24 titulazio eta 5 doktorego-programa eskaintzen dituzte gaur egun Mondragon Unibertsitatean. Gainera, 4 mila ikasle baino gehiago daude matrikulaturik hiru fakultatetan. Hazi dela nabarmena da, hasiera batean 12 diplomatura besterik ez baitzituzten ematen, eta 2.600 ikasle zituztela hasi zirelako.

Josu Zabala errektore berria

Bestalde, aipatzekoa da azken bost urtetan unibertsitateko errektore izan den Inaxio Oliveriren azken kurtso irekitze ekitaldia izan dela gaurkoa. Oliverik otsailean bere jarduera profesionala utziko du urte amaieran eta Azarotik aurrera Josu Zabalak, Fagor Etxetresna Elektrikoak-eko Negozio Gerenteak, hartuko du bere kargua. Hori dela eta Oliverik eskerrak eman nahi izan die berarekin lanean jardun duten guztiei.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.