Hala, proiektu berritzaileenaren saria Lander Ugarte eta Ainara Atorrasagastik jaso dute Air Screen lanarekin; proiektu ausartenaren saria Yan Wu-k jaso du Microwave lanarekin eta proiektu originalenaren saria Anders Landstonek eroan du Rent A Kitchen lanarekin. Proiektuok www.fagor.com helbidean ikus daitezke.
Lehiaketaren lehenengo edizioa izan da eta bultzatzaileek sortu dute gazteen artean industria diseinua bultzatzeko eta etxe tresna elektrikoen arloan irudimena askatzeko. 20 herrialdeko 220 proiektu jaso dituzte.