Arritxu Oliden Aretxabaletako alkatea izango da Mankomunitateko presidentea

Goiena 2006ko urr. 5a, 10:12
Arritxu Oliden izango da Debagoieneko Mankomunitateko presidente berria. Mankomunitateko gobernu batzordeak atzo arratsaldean egin zuen batzarra, eta bertan egin zuten presidentea hautatzeko bozketa.

EAJ-k eta EA-k agintaldi honetarako duten akordioari jarraituz, presidente jeltzalea aukeratu zuten, Aretxabaletako alkate Arritxu Oliden esan bezala. Gobernu batzordea osatzen duten 16 lagunetik 14 izan ziren atzo Gatzagako Udalean egindako bileran, eta hauetatik bederatzik eman zuten Olidenen aldeko bozka.

Hark ordezkatuko du, beraz, Inazio Lakuntza Mankomunitateko buru bezala. Gogoratu, Lakuntza eta Arrasateko beste hiru ordezkariak kendu egin zituztela euren postuetatik, udalbatzarraren gehiengoaren esanetan Osoko Bilkuran hartutako erabakiak Mankomunitatean defendatu ez izanagatik.

Arrasateko lau ordezkari berriak

Olidenekin batera, gobernu batzordeko lau kide berriek, Arrasateko lau ordezkari berriek, ere atzo hartu zuten euren kargua. Ezker Batuko Ander Rodriguez, PSE-ko Matilde Martin, PP-ko Itziar Lamarain eta talde mistoko Ines Aldai dira ordezkari berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak