116 111 telefono zerbitzua urteko 365 egunetan egongo da martxan: astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 21:00etara; eta zapatu, domeka eta jaiegunetan, 12:00etatik 20:00etara, modu ez-presentzialean. Zerbitzuaren egoitza Barakaldon egongo da.
Gemma Zabaleta sailburuak adierazi du Europako Batasunerako zenbaki bakarra izango dela, eta EAE eta Gaztela-Mantxa direla telefono hori abian jarri duten lehen autonomia erkidegoak.
Kanpaina
Eskola adinean dauden gazteentzat denez, telefono zenbakiaren informazio-kanpainan, ikastetxeek izango dute lehentasuna. Bederatzi urtera arteko ikasleei gutun bana banatuko zaie, gurasoei eman diezaieten; eta hamar urtetik gorakoei, telefono mugikor formako informazio-liburuxkak.
Informazioa sarean
Web orrialde bat ere prestatu dute: www.euskadi.net/zeukesan. Interesatuek kontsultak egin, materiala eskuratu eta iritziak partekatu ahal izango dituzte bertan.