Horretarako kontrol gehiago egongo dira errepideetan, arrisku handieneko puntuetan, batez ere. Ertzaintzak radar finkoak eta mugikorrak erabiliko ditu, baita euren identifikaziorik ez daramaten autoak ere.
Kanpaina hilaren 15ean bukatuko da. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzako barne sailetik gogoratu dute urteko edozein toki eta egunetan egon daitezkeela kontrolak.