Jose Luis Korta Arantzazura igo da oinutsik

Goiena 2006ko urr. 2a, 14:20
Kontxako bandera irabaziz gero bi promesa beteko zituela esan zuen Jose Luis Kortak: Donostiatik Castrora arraunean joan eta Oñatitik Arantzazura oinez eta oinutsik igo. Atzo, domeka, bete du bigarrena.

Asteleheneko Goienkaria-n egin diote elkarrizketa Jose Luis Kortari eta hemen jaso ditugu berak esandako batzuk. Hala ere, bihar, martitzena, Arrasate Irratian entzun ahal izango duzue Korta 11:30ean.

Aratzazuko Amari debozioa

"Lehen, auto berria erosten genuen aldiro etortzen ginen Arantzazura, bedeinkatzera. Gero, 2001. urtean, iloba txikia zela hasi ginen urtero etortzen, beti Kontxako bandera jokatu baino lehentxeago. Agindu nuen irabaziz gero Arantzazura ekarriko nuela bandera bedeinkatzeko, eta orduan ere bete nuen promesa."

Donostiatik Castrora arraunean

"Egingo nuen gazteago eta sasoitsuago banengo. Kalkulatu dut dena segidan eginez gero 10-12 ordu beharko nituela."

Ondorengoak

"Alaba eta semea ibili ziren lehen arraunean. Orain utzita dute, surfa gehiago gustatzen zaie. Hala ere, itsasoa gertutik bizi dugu denok; semea, adibidez, urpekari profesionala da."

Castro utzita, non biziko zara?

"Castron. Hau ere lanerako baino oporretarako toki hobea da, baina familia guztia hemen bizi da eta baita ni ere."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak