Blog komunitatea berritu dugu

Maider Arregi 2006ko ira. 27a, 19:32
Aste honetan sistemaz aldatu ditugu Goiena.net-eko blog guztiak. Blog komunitatea sortu genuenean, 2005eko otsailean, Coreblog izeneko plataforma japoniar batekin eginda zeuden. Momentu hartan, gure asmoendako zegoen blog sistemarik onena zen. Baina, urte t'erdi honetan gauza asko aldatu dira Interneten eta blogen munduan.

Hobekuntza asko egon dira eta gure blogek ere hobetzea merezi zutela erabaki genuen. Horregatik, Codesyntax enpresa garatutako Bitakora plataformara aldatu ditugu orain blogak.

Aldaketa horretan garrantzi handia izan du azken aldian jasan dugun spam inbasioak. Spama eskatu gabe iristen zaizkigun mezuei deitzen diegu. Posta elektronikoan ohituta gaude horrelakoak jasotzera, bana spamatzaileek posta elektronikotik blogetara salto egin dute orain. Goiena.net-eko blogen lehengo plataformak ez zuen spam mezuen aurkako aplikazio garaturik. Oraingo plataformarekin hori konpondu nahi izan dugu.

Spamaren aurka hobetzeaz gain, beste hobekuntza batzuk ere eragin ditu berrikuntzak; blogariei editatzeko modua errazten die sistema berriak.

Goiena.net osoa berritzera goaz

Baina, blog sistemen aldaketa lehenengo pausua besterik ez da. Momentu honetan Goiena.net atari berrian lanean ari gara eta urrian kaleratuko dugu Goiena.net berritua. Itxura berria izango du atariak eta blogek garrantzi handiagoa izango dute; blog pertsonal eta komertzialetako azken mezuak agertuko dira sarrerako orrian, argazki eta guzti.

Berrikuntzen artean telebistarena izango da garrantzitsuenetariko bat. Urritik aurrera GOITBko albisteak ikusi ahal izango ditugu Goiena.net-en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak